Posta zerrenda

No te pierdas nuestras últimas noticias, consejos y ofertas exclusivas

     

    Gure Ekoizleak

    Kroketak.eus egitasmoan, gure filosofiarekin bat egiten duten eta ingurumen-jasangarritasunarekin eta naturarekiko nahiz animaliekiko begirunearekin konprometituta dauden hurbileko ekoizleekin aritzen gara lankidetzan. Gainera, gure ekoizle batzuek modu aktiboan egiten dute lan, arraza eta jatorri-izen autoktonoak berreskuratu eta kontserbatzeko.

    Ezagutu itzazu begiratu batean.

    POLLO LUMAGORRI

    Lumagorri oilaskoa

    Baserriko oilaskoa

    1993an, zenbait baserritarrek elkartzea erabaki zuten, euskal sukaldaritza tradizionaleko benetako baserriko oilaskoa berreskuratze aldera. Baserritar horiek nekazaritza osasungarriaren alde egiten dute, eta, haien ustiategietan, bidezko merkataritzako elikagai on eta garbiekin elikatzen dituzte oilaskoak. Gainera, oilaskoak aske bazkatzen dira beren larreetan. Lumagorri oilaskoaren hazkuntza-eredua jasangarritasunean oinarrituta dago.

    EUSKAL TXERRI

    Euskal Txerria

    Euskal Herriko txerria

    Lekunberriko Maskarada enpresak duela hamar urte heldu zion Euskal Herriko bertako txerri-arraza hau berreskuratzeko misioari. 80.000 m²-ko eremu zabala dute, txerriak erabat aske eta larrez nahiz zuhaitzez inguraturik haz daitezen. Euskal txerriak eremu zabal horretan bizi dira hiru hilabeterekin titia kentzen dietenetik hamabi urte bete eta, gutxi gorabehera, 140 kg-ko pisua hartzen duten arte.

    JEINGENEKOA - Leche de Etxarri

    Jeingenekoa

    Etxarriko esnea

    Esne honen ekoizpenean, behiak behar bezala zaindu eta elikatzen dira, animaliek jaten dutenak zerikusi handia baitauka amaierako produktuaren kalitatearekin: elikagai osasungarriak animalia osasuntsuen eta kalitate oneko esnearen sinonimoa dira. Abeltegi handi horretan, behi bakoitzak bere metro-kopurua eta tratamendu pertsonalizatua dauzka. Jaiotzen direnetik, hainbat taldetatik igarotzen dira, eta talde bakoitzean behar duten tratamendu espezifikoa jasotzen dute.

    Gure Ekoizleak - Kroketak.eus

    "La Leze" gaztandegia

    Idiazabalko ardi gazta

    La Leze familia-gaztandegia da, eta Jose Mari Jauregik, Elisabeth Gorrotxategik eta Arkaitz eta Gaizka semeek osatzen dute. 1992an, bizimodu horren alde egitea erabaki zuten; hots, artzaintzan eta kalitate handiko gaztaren ekoizpenean jardutea, mila urtetik gorako prozesu batean oinarrituta, nahiz eta haien ukitua ere ematen dioten. Ardi latx muturgorriak aske bazkatzen dira Altzania mendilerroko mendien goialdean.

    HARINERA DE SANTA CRUZ DE CAMPEZO

    Kanpezuko iringileak

    Irina

    Gaur egun, EAE barruan aktibo dagoen irin-fabrika bakarra da “Ibarrondo anaiak” familiarena. Lanerako duten filosofiak irmo eusten die kalitatearen inguruko balio eta printzipioei, produktibitatea edonola areagotu ordez. Arabako eta Nafarroako nekazariek jartzen dute irinak egiteko erabiltzen duten zereala.

    PANIFICADORA ILLARGUI

    Illargi okindegia

    Ogi apurrak

    Illargi enpresa 1971tik dago elikagaien munduan. Ogi birrindu industriala ekoizten dute (are, horixe dute espezialitatea), Aguraingo (Araba) instalazioetan horretarako propio egindako ogitik abiatuta. Egiten dituzten ogi guztiak osasungarriak dira, gehigarririk edo hobetzailerik gabeak.