Posta zerrenda

No te pierdas nuestras últimas noticias, consejos y ofertas exclusivas

    Euskal Herriko Kroketa Txapelketa

    Kroketak.eus / Euskal Herriko Kroketa Txapelketa
    oinarriak

    1. KROKETAK.EUS, Abastos merkatuarekin, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, “EUSKAL HERRIKO KROKETA ONENAREN” bila dabil. Bada, hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

    2. 18 urte baino gehiago dituen edonork har dezake parte.

    3. Parte-hartzaileek errezeta bakarra bidaliko dute, kroketen osagaiak eta kroketak egiteko prozesua jasoko dituen fitxa tekniko batekin batera; halaber, bereizmen handiko argazki bat bidaliko dute, .jpg formatuan.

    Dokumentazio guztia posta elektronikoz bidali behar da campeonato_txapelketa@kroketak.eus helbidera (hartzailea Juan), identifikazio-datuekin batera (parte-hartzailearen izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono-zk.).

    4. Errezetak jasotzeko azken eguna 2024ko azaroaren 30a izango da.

    5. Abenduaren 2an, posta elektroniko bat bidaliko zaie finalistei.

    6. Jasotako errezeta guztien artean, KROKETAK. EUSeko ordezkariek finalera iritsiko diren 10 errezetak aukeratuko dituzte.

    7. Finala 2024ko abenduaren 12an izango da, 10:00etatik aurrera, Abastos merkatuko sukaldaritza-gelan (merkatuko lehenengo solairuan).

    8. Abenduaren 8an, KROKETAK.EUSek bexamela egiteko behar diren gutxieneko osagaiak emango dizkie txapelketako hamar finalistei (esnea, gurina, irina, gatza eta finalaren egunerako olioa), Jesus Guridiko sarrera nagusian propio jarritako standean. Halere, bakoitzak

    nahierako zaporea eman ahalko dio kroketari. Bada, lehiakide bakoitzak jarriko ditu kroketak

    egiteko gainerako osagaiak, hala nola arrautza
    edo kolatzailea, ogi birrindua edo bestelako arrautza-irinak eta bere ustez “Euskal Herriko kroketarik onenak” eduki behar dituen gainontzeko osagaiak.

    9. Finalistei dei egingo zaie, kroketak epaimahaikideen aurrean presta ditzaten. Horretarako, KROKETAK.EUSek eta Abastos merkatuak emandako osagaiekin egindako bexamel-oreak ekarri beharko dituzte, dagoeneko egosita eta amaituta, epaimahaikideek azter ditzaten.

    Epaimahaikideek bexamelak dastatu bitartean, finalista bakoitzak 12 kroketa moldatu, arrautzaztatu eta frijituko ditu, epaimahaiak amaierako balorazio eman dezan; kroketa bakoitzak 40 g izango ditu gehienez.

    10. Epaimahaia bost kidek osatuko dute (KROKETAK.EUSeko ordezkari batek, gastronomiaren arloko ordezkari batek, merkataritzaren arloko ordezkari batek, ostalaritzaren arloko ordezkari batek eta ekoizle batek), eta irabazle bakarra izendatuko dute.

    11. Irabazleak bi sari jasoko ditu, KROKETAK.EUSena batetik, eta Abastos merkatuarena bestetik. Bada, lehenengoak oroitzapenezko garaikurra eta txapela emango dizkio, eta, denbora jakin batez, “Euskal Herriko kroketarik onenaren” edizio berezia aterako du, KROKETAK.EUSen bertsioan, KROKETAK. EUSen La Kroketerian bakarrik saltzeko, merkatuan bertan; bigarrenak, berriz, hautatutako txakolin sorta batekin eta merkatuan bertan dagoen Hazia jatetxeko dastatze-menu batekin sarituko du garailea.

    12. KROKETAK.EUSek beretzat gordetzen du hamar finalisten errezetak eta irudiak komunikabide korporatiboetan (katalogoetan, liburuxketan, webean, sare sozialetan…) erabiltzeko eskubidea, baita errezeta horiek ondo irizten dionean egiteko eskubidea ere.