Posta zerrenda

No te pierdas nuestras últimas noticias, consejos y ofertas exclusivas

     

    Kroketak

    Km 0 kroketak

    Kroketak.eus proiektuak euskal sukaldaritzaren ohituretan dauzka sustraiak, baina kroketaren garapen gastronomikoari begiratzen dion berrikuntzarekiko konpromiso etengabea gaineratu dio tradizio horri. Hala, zapore eta sorkuntza berri bakoitzak bere nortasun-zeinua izatea da gure errezeten helburua.

    Slow Food mugimenduak ezarritako irizpideetan oinarritzen dugu lanerako filosofia: tokiko produktuak kontsumitu eta horiekin lan egitea da asmoa, beti ere parametro hauen barruan: elikagaiek onak, garbiak eta bidezkoak izan behar dute. Horretaz gain, 0Km ziurtagiriak ezarritako irizpideei heltzen diete gure elaborazio guzti-guztiek.

    Sinergiak sortzea

    Beraz, ingurumen-jasangarritasunarekin eta naturarekiko nahiz animaliekiko begirunearekin konprometituta dauden hurbileko ekoizleekin aritzen gara lankidetzan. Bide horretan, produktuaren, ekoizleen eta amaierako kontsumitzaileen artean sinergiak sortzeko gai izango den komunitatea osatu nahi dugu.

    Oraintxe bertan, blog kroketazale bat sortzen ari gara, aholkuak, errezetak, gastronomia-ibilbideak eta eduki baliagarria partekatu ahal izan ditzagun zurekin.

    Azkenik, ahal bezain laster aurrez aurreko saioak, showcooking-ak eta kroketarekin zerikusia duten ekitaldiak eskaintzen hasiko garela esan nahi dizugu. Ahozabalik utziko zaitugu, ziur.

    Bada, has dadila kroketa-festa!
    Kroketak.eus - Surtido de Kroketak

    Km 0 KROKETAK:

    • EUSKAL TXERRIAREN URDAIAZPIKOA.
    • ARBIZUKO TXISTORRA.
    • BOLETUS ONDDOA.
    • BEASAINGO ODOLKIA.
    • LA LEZE IDIAZABAL GAZTA KETUA.
    • ZELAITXO AHUNTZ-GAZTA ETA TIPULA KARAMELIZATUA.
    • BAKAILAOA ETA PORRUA.
    • TXIPIROIAK BEREN TINTAN.
    • TXAHAL-MASAILEN GISATUA CURRY GORRIAREKIN.
    • YORK URDAIAZPIKOA ETA ARRAUTZA EGOSIA
    Kroketak.eus - Kroketak de jamón Euskal Txerri

    EDIZIO BEREZIAK ETA SASOIKOAK:

    • SAN PRUDENTZIO SALTSA.
    • BARATXURI SAMURRA ETA PERRETXIKOAK.
    • TIGRE MUSKUILUAK.
    • INTXAUR-SALTSA.
    • PANKOA&EUSKAL TXERRIA. (ARABAKO KROKETARIK ONENAREN BERTSIOA)
    • TXAHAL-BUZTANA ETA CURRY BERDEA.
    • ZALLAKO TIPULA KARAMELIZATUA.
    • ZIZA-MENESTRA