Posta zerrenda

No te pierdas nuestras últimas noticias, consejos y ofertas exclusivas

     

    Juan eta Patxi

    BI EKINTZAILEEN BILERA

    Lau urteren ondoren, partekatutako lehen proiektua abian jarri zuten.

    2017aren hasieran, Juan eta Patxi arabarrek lehen aldiz egin zuten topo, biak ala biak bizitzaren norabidea aldatzeko prozesu bete-betean zeudela.

    Juanek bere familiaren jatetxean ziklo bat itxi berri zuen; Juanen amak, Rosak, 1999an abiatutako jatetxean, hain zuzen ere. Gasteizen jaiotako gazte hura sukaldaritzarekin maitemindu zen, amak Dulantzin Erausquyn ostatua ireki zuenean. 2017an, ordea, erretiroa hartzeko ordua iritsi zitzaion Rosari, eta konfort-zonatik irten eta sukaldaritza-giro berriak bilatzeko premia sortu zitzaion Juani.

    Patxi ere aldaketa-garaian zegoen. Bikote-harreman bat hautsi ondoren eta lan-arloan bere burua berrasmatzeko beharra sentitu zuenez, beste bide bat hartzea erabaki zuen, herriari eskainitako bizitza oso baten ostean.

    Norabide berrien bidegurutze horretan, bi ekintzaile horiek topo egin zuten lehen aldiz, beren proiektuak partekatzeko asmoz. Alabaina, egitasmo berriei beranduago heltzea erabaki zuten, beren burua berraurkitu, ahaldundu eta gosea nahiz inspirazioa berreskuratzeko beharrizana sentitu zutelako, ideiei aire freskoa emateari begira. Hala, nork bere bideari ekin zion denbora batez.

    Vitoria-Gasteizko Zabala jatetxeko sukaldea gidatzera sartu zen Juan, baina Basque Culinary Center-en master bat egiteko tartea ere atera zuen, bere burua birziklatu eta ezagutza berriak eskuratzeko. Sukaldari geldiezin horrek tarte libre gehiago izan ditu bai bere buruari eskaintzeko, bai adimena argitzeko, eta, are, aitortza gastronomiko berriak ere iritsi zaizkio; hala nola, Michelin Gidak “Bib Gourmand 2021” aipamen berezia egin dio Zabala jatetxeko lantaldeari.

    Patxi, berriz, lan-eskaintza on bati esker, Eivissa irlara abiatu zen. Hango lan-eskarmentua oso ondo etorri zitzaion distantzia hartu, barne-bake handiagoa izan eta bere burua berrasmatzen hasteko. Irla eivissarretik igaro ondoren, Londresera joatea erabaki zuen. Hiriburu britainiarrean, giro kosmopolita batean murgildu ahal izan zen; ingelesez moldatzen ikasi zuen, eta oso bizipen aberasgarriaz gozatu zuen. Londreseko egonaldian, city-ko lana eta ekintzaileentzako master bat konbinatu zituen (masterra Madriden egin zuen), eta prestakuntza akademikoa berriki amaitu du, 2021ean amaitu ere, etxera itzultzearekin batera.

    Juan Gil
    Beren burua berriro aurkitu beharrak beren proiektu ekintzaileak gerorako geldiarazi zituen.
    Patxi Ruiz de Samaniego
    Tienda Kroketak
    Kroketak.eus, euskal gastronomia eta ospakizunen omenaldia da.

    Orain, dagoeneko hain gazteak ez diren bi arabar horiek beren bideak elkartu dituzte berriro ere, proiektu partekatua berrartu eta energiaz gainezka abiatzeko. Zentzu horretan, beren bi pasioak uztartzeko gai izan dira, Kroketak.eus egitasmoari forma emateko orduan: gastronomia eta ekitaldien antolaketa bateratu dituzte.

    Kroketak.eus, bada, euskal gastronomiari eta ospakizunei egindako omenaldia da, jende guztiak lotzen baititu kroketak aisialdiarekin, ospakizunekin eta topaketekin. Apustu berri horrek, hortaz, artisautza eta berrikuntza batzeko xedea dauka, kroketa gastronomikoki zabaldu eta gure lurraldeko ohiturak modu berezi eta harrigarrian partekatzekoa.

    Haiek esaten duten bezala... Bizitzak zapore hobea dauka Kroketakekin!