2021eko azaroaren 20an, Kroketeria ireki genuen Gasteizko Azoka plazan, eta, bertan, 0 km-ko askotariko kroketak aurkituko dituzu, baita GUISOTE plater prestatuen lerro berria ere. Hurbileko ekoizleekin lankidetzan sasoiko produktuak erabiltzeko dugun filosofiari esker, hainbat zaporez eta nobedadez gozatuko duzu.
Lantegitik mahaira, kroketa freskoak eta nortasun handiko gisatuak egiten ditugu, egunero-egunero, Kroketak.eus-en eta GUISOTE lerroan. Hala, kroketen 10 eta 14 zapore artean eta gisatuen 8 erreferentzia izango dituzu aukeran, etxean, elkartean edo topaketa sozial zein familiarra prestatu duzun tokian gozatzeko.
Tokiko eta sasoiko produktuen filosofiari jarraikiz, Gasteizko Azoka plazan bota dugu aingura, tokiko merkataritzaren eta kalitateko produktuen erreferentea baita.
Azokaren barruan, tokiko ekoizleekin sinergiak eratzen jarraituko dugu, eta, aldi berean, komunitate KROKETAZALE eta GISATUZALE bat sortuko dugu, partekatzeko toki bat izan dezagun.
Izan ere, Kroketak.eus-en esaten dugun moduan, bizitzak zapore hobea dauka Kroketakekin!