Posta zerrenda

No te pierdas nuestras últimas noticias, consejos y ofertas exclusivas

     

    Ohiko Galderak

    SALMENTA-GUNEAK

    Zein dira salmenta puntuak?

    Gure produktuak ondorengo establezimenduetan aurki ditzakezu.

    VITORIA - GASTEIZ

      • Kroketeria / Abastos Merkatuko 22. postua
      • Victofer / La Kutxi
      • Gertuko Denda /  Salburua
      • Carnicería Mari Carmen /  Lakua
      • Carnicería Ansola /  Sansomendi
      • Casa Castilla /  Parque El Prado

    TREBIÑU

      • Coviran Rotela  / Trebiño

    ESKUERNAGA

      • Supermercado Loly 

    AGURAIN

      • Maria Eugenia Arraindegia

    DULANTZI

      • Eroski

    OZAETA

      • OKT Ekonomatoa

    ALTSASU

      • Maria Eugenia Arraindegia

      DURANGO

        • Carnicería Olabegojeaskoetxea

    ESKAEREK ZENBAT DENBORA BEHAR DUTE IRISTEKO?

    Inguruabarren arabera, entrega-epea 1-5 LANEGUN bitartekoa da, eskaera baieztatzen denetik zenbatzen hasita.

    Oraingoz, lineako dendaren bidez, astean bost egunez hasiko gara banaketak egiten, astelehenetik ostiralera. Ostiraletik igandera egindako eskaerak astelehenetik aurrera iritsiko zaizkizu. Aste barruan, eskaera egiten duzunetik kroketak etxera iritsi arte, 24 eta 48 ordu artean igarotzea da ohikoena, bizilekua non duzun.

    BIDALKETA-GASTUAK ZENBATEKOAK DIRA?

    Eskaeraren arabera, bidalketa-gastuak aldatu egiten dira.

    • 5 zaporeko promozio-paketea: eskaintza berezia, bidalketa-gastuak barne*, Arabarako eta probintzia mugakideetarako. Espainiako gainerako tokietarako bidalketetan, aparteko gastua 2,95 eurokoa izango da bidalketa bakoitzeko.
    • 6 produktuko pakete pertsonalizagarria: 2,95 euroko gastua Arabarako eta probintzia mugakideetarako; Espainiako gainerako tokietarako, bidalketa-gastua 4,95 eurokoa izango da.

    Kroketen erretiluei buruz

    ZENBAT ZAPORE DITUZUE?

    5 zaporeko proposamen batekin hasiko gara. Honako hauek dira:

    • Lumagorri OILASKO gisatua
    • Euskal txerriaren URDAIAZPIKOA
    • Euskal txerriaren TXISTORRA
    • Euskal txerriaren BELARRIA
    • Idiazabal GAZTA ketua

    Zapore berriak ateratzen joateko asmoa daukagu. Gainera, urte osoan zehar, sasoiko kroketak aldatzen joango gara, urtaroen araberako produktuak ere baditugu-eta.

    NOIZ IRAUNGITZEN DIRA?

    Iraungitze-data 10 egunekoa da.

    Gure kroketak babes-atmosferan ontziratuta daude, propietate guztiak gorde ditzaten eta bizitza baliagarri luzeagoa izan dezaten (astebete baino zertxobait gehiagokoa). Gure kroketa guztiak freskoak dira, eta ez daukate ez gehigarririk, ez kontserbagarririk.

    IZOZTU DAITEZKE?

    Bai, inolako arazorik gabe izoztu ditzakezu gure kroketak. Gainera, bilgarriak izozkailuaren barruan babestuko ditu kroketak.

    Prestaketari buruz

    NOLA FRIJITU BEHAR DITUT KROKETAK?

    RECOMENDACIONES FRITURA CORRECTA from Patxi Kroketak on Vimeo.

    Oliotan murgilduta frijitu, 190ºC-tan. Atera itzazu paper xurgatzailedun erretilu edo plater batera, baina, jan aurretik, utzi 30 segundoz pausatzen.

    KROKETAK DASTATZEKO AHOLKUAK

    Gure blog-ean kroketak dastatzeko aholkuak argitaratzen joango gara.