Posta zerrenda

No te pierdas nuestras últimas noticias, consejos y ofertas exclusivas

    Arabako Kroketa hoberena bilatzen

    Kroketak.eus / Varios  / Arabako Kroketa hoberena bilatzen
    Buscamos la mejor Kroketa alavesa

    Arabako Kroketa hoberena bilatzen

    KROKETAK.EUS ondoko erakundeekin elkarlanean: Abastos Merkatua, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia, “ARABAKO KROKETARIK HOBERENA” bilatzen ari dira, norabide horretan urdaiazpiko kroketa hoberena aukeratuko da hurrengo oinarrien arabera:

    1. 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu dezake.

    2. Parte hartzaileek errezeta bakarra bidaliko dute, fitxa tekniko batez lagunduta non osagaiak, prestatze prozesua eta erresoluzio handiko argazki bat erantsi behar dira. Argazkia jpg formatuan.

    Aipatutako dokumentazioa, datu pertsonalekin batera (parte hartzailearen izena, email helbidea eta telefonoa) hurrengo emailera bidali behar dira: juan@kroketak.eus Juan izeneko arduradunari igorrita.

    3. Errezetak jasotzeko epemuga 2023ko abenduaren 10a izango da.
    4. Txapelketaren finalistak abenduaren 15a baino lehen jakinaraziko dira.

    5. Jasotako errezeta guztien artean, KROKETAK.EUS eta Abastos Merkatuko arduradunek, finalera sailkatuko diren 18 errezetak irabakiko dituzte

    6. Finala 2023ko abenduaren 22an, OSTIRALA, goizeko 10:00tan, Abastos Merkatuak lehenengo solairuan duen sukaldaritza aretoan burutuko da.

    7. Finalean parte hartzeko osagaiak jasotzeko argibideak. Abenduaren 18an, astelehena, KROKETAK.EUS eta Abastos Merkatuak, merkatuak berak Jesus Guridi kaletik sartuta duen stand berezian, finalean aurkeztu beharreko betxamela egiteari begira beharrezkoak diren osagaiak jaso behar dira (esnea, gurina, irina eta gatza – olioa finalaren eguenan). Gainontzeko osagaiak; hala nola; arraultza edota enkolantea, rebozadoaren ogi xehetua edo antzekoak, urdaiazpikoa eta “Arabako Kroketarik hoberena” beharrezkoak dituen bestelako

    BASES CAMPEONATO DE KROKETAK MATIZADAS.docx

    osagaiak beharrezkoak direla baloratzekotan; horiek guztiek parte hartzaileek jarri beharko dituzte.

    8. Finalistek, kroketak sukaldatzeko azken pausuak epaileen aurrean eman beharko dituzte. Norabide horretan parte hartzaile bakoitzak bere betxamela, aldez aurretik jasotako osagarriez osatua, sukaldatua eta amaitua epaileengana ekarri beharko du.

    Epaileek betxamelak aztertzen dituzten bitartean, finalista bakoitzak 12 kroketen forma landu eta frikitu beharko ditu, gerora epai mahaiak aztertu ditzan. Kroketa bakoitzaren gramajea ezin da 40 gramutik gora joan.

    9. Epai mahaia 5 lagunez osatua egongo da, horien artean: KROKETAK.EUS-en ordezkaria, gastronomía munduko beste bat, sektore komertzialean aritzen den norbait, hostalaritzaren ordezkaria eta Euskal Herriko produktoreren bat. Guztien artean txapelketaren irabazlea izendatuko dute, irabazle bakarra egongo delarik.

    10. Irabazleak KROKETAK.EUS-en eskutik sari oroigarria jasoko du. Honekin batera saritua izan den “Arabako Kroketerik Hoberena” tarte batez KROKETAK.EUS-ek ekoiztu eta Abastos Merkatuan duen Kroketerian salgai egongo da, bakarrik denda honetan salduko delarik. Abastos Merkatuak bere aldetik txakoli sorta berezia eta HAZIA jatetxean bazkaltzeko gonbidapena, txapelketaren irabazleari emango dio.

    11. KROKETAK.EUS eta Abastos Merkatuak, finalera sailkatuko diren 18 lagunen errezetak eta bidaltzen dituzten argazkiak, beraien komunikazio euskarri ezberdinetan erabiltzeko eskubide osoa izango dute, hala nola: katalogoetan, web gunean, sare sozialetan eta abar. Errezetak erreproduzitzeko eskubidea ere izan dezaketelarik.